XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agoztuaren 24an, San Bartolome eguna, Amezketara joan izan ginen. 30 urtetik gora izango ginen behintzat eta gustora joan ere egiten ginan.

Amezketa, Aralar mendiaren oinetan dago, ixil ixilik Txindoki bere guardian duela, gau eta egun zutik, gudari ernea bezala.

Zein ederrak diren mendiak, Aralar den bezelakoak, bere magalean mailua duela eta haren Larraitztik gorako zelai eder haiek! Txindokitik haruntz Igaratza, berriz.

Pakea nahi al duzu? Joan haruntza! Han dago pakea! Udaberrian zizak bildu eta artzaiakin hitzegin; da, mendia gustatzen bazaizu, han gozatuko zara.

Igaratzan orain refujioak edo txaletak egiten ari diranak, badakite, bai, zertan ari diren.